Nire kezkak…

 

Zelako mobida!!! Egia izango ote da? Nire lagunak esaten badit, egia izango da, ezta?

Eta nori galdetuko diot? Bua… nire gurasoengana heltzen bada!!…

HAU BURU-BEROTZEA!!!

Uneren batean horrelako egoeraren bat izan baduzu, hemen duzu zure “kezkak” planteatzeko, baita zalantzak datozkizunean, nori galdetu ez badakizu, argitzeko aukera ere ematen dizun gunea. GOGORATZEN DIZUGU ATAL HONETAN IDATZITAKOA MODU PUBLIKOAN GERATUKO DELA, HAU DA, DANOK IKUSTEKO MODUAN. Zure kezkak modu PRIBATUAN elkarbanatu nahi izanez gero, beheko parteko eskumaldean laranjaz agertzen den “Galderarik” atalean sakatu.

Gure aldetik, planteatzen duzun guztiari erantzuten saiatuko gara, benetako informazioa izan dezazun eta ez jendeak esaten duena…

Hala ere, kontuan izan gure lokalera ere etor zaitezkeela gurekin zuzenean hitz egin, eta zure zalantzak planteatu nahi badizkiguzu.

Gaztela-Mantxa kalea, 1 (Barakaldo)

Telefonoa: 94-4377775


Soy una joven de barakaldo que lleva consumiendo cannabis aproximadamente un año, la verdad es que creo que tengo un serio problema con esta sustancia ya que he tenido que dejarlo de golpe y esto me esta causando mucho estrés. Hay noches en las que sueño con ello lo que hace que me despierte con sudores y muy agobiada, mucha gente de confianza me han dicho que tengo que hablar con algun especialista pero me da mucha vergüenza porque aun que lo este pasando mal me da miedo lo que puedan pensar de mi.

Sentitzen dugu, baina sarrera hau Espainiera (Europa) bakarrik dago.

Muy buenas. Soy un joven de Barakaldo que ayer mismo me quitaron 6 puntos del carnet junto con una multa de 1000E. (500 pronto pago). Por un control de drogas que me realizo la guardia civil. Me gustaría saber de que manera puedo pagar esa multa mas o menos cómodamente o a plazos. ya que ahora mismo estoy en paro. Tengo 21 años. No se si me podría pasar por el local para dar algún detalle mas. Gracias de todas formas.

Sentitzen dugu, baina sarrera hau Espainiera (Europa) bakarrik dago.

¿cuál es vuestro horario de atención?

Sentitzen dugu, baina sarrera hau Espainiera (Europa) bakarrik dago.

GOGORATZEN DIZUGU ATAL HONETAN IDATZITAKOA MODU PUBLIKOAN GERATUKO DELA, HAU DA, DANOK IKUSTEKO MODUAN. Zure kezkak modu PRIBATUAN elkarbanatu nahi izanez gero, etorri gure lokalera (Etxatxu kalea, 10-Errontegiko frontoiaren ondoan), deitu 944789272-ra edo idatzi aizubarakaldo@gmail.com helbidera

Badago artikulu zientifikorik STG garrantzitzuenen ahozko sexoaren bidez trasmisioa konfirmatzen duena ?

Hemen aurkitzen duzun informazioa Osakidetzako web gunetik aterata dago.

Gaian sakondu nahi baduzu sakatu hemen.

Nola transmititzen da GIBa?

Odolaren, semenaren, jariaketa baginalen eta infektatutako amaren esnearen bidez.

Honek esan nahi du GIBa hiru bidetatik transmiti daitekeela: sexu bidez, odolaren bidez eta amatik haurretara.

  • Sexu bidez: sexu harremanetan koitoarekin (baginala, uzkikoa edo ahokoa). Uzkitik sartzea da arriskutsuena, eta hurrena baginala. Aho- genital harremanek arrisku gutxiago dute GIBerako, baina badute arriskurik sexu bidezko transmisiozko infekzioetarako.
  • Odolaren bidez: odol kutsatuarekin kontaktuan egon den xiringa, orratz edo edozein tresna ebakitzaile partekatzea.
  • Amatik haurretara: ama seropositiboa denean (GIBa dauka) birusa transmiti diezaioke bere haurrari haurdunaldi, erditze edo edoskitze bitartean, nahiz eta gaur egun kontrol mediko egoki batekin arrisku hori ia ezabatua dagoen.

B Hepatitisa

Gibelari erasotzen dion birus batek sorturiko gaixotasun infekzioso biriko bat da.

Birusak, B hepatitisaren birusa (BHB) deritzonak, eragin dezake biziarteko infekzio bat, denborarekin zirrosi hepatikoa, gibeleko minbizia, gibelaren hondamena eta heriotza ekar ditzakeena.

B hepatitisa kutsatzeko bi era daude. Bat era horizontala izenaz ezagutzen dena da, gehienetan odol infektatuaren ukipenaz gertatzen dena. Beste kutsapen era bertikala izenaz ezagutzen dena da, alegia, amagandik umeagana igortzen dena, jaiotzeko unean.

Pertsona batek infekzioa harrapatzeko arriskua handiagoa dauka, baldin:

  • BHB daukan norbaitekin sexu harremanak baditu.
  • Sexu harremanak bikotekide askorekin baditu.
  • Drogak injektatzen baditu.
  • BHBagatiko infekzio kronikoa daukan norbaitekin bizi bada.
  • Bere lanean giza odolarekin ukipenean jarduten badu.
  • Defizit psikiko garrantzitsuren bat badauka edo paziente hauek dauden erakunderen batean lan egiten badu.
  • Hemofilia badauka.
  • B hepatitisa zabaldua dagoen lurralderen batera bidaiatzen badu.

Infekzio honi eta bere ondorioei aurre egiteko neurri eraginkorrena txertaketa da. 80ko hamarkadaren erditik hona, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak txertaketa selektibo bat egiten du arrisku handienekotzat jotzen diren taldeetan. Gainera, B hepatitisaren aurkako txertoa ematen zaie haurrei bi hilabete dituztenetik aurrera, eta 13 urteko gazteei. Honela, infekzio honek eragindako heriotza kasuak eta eramaile kronikoen kopurua murriztu nahi dira, etorkizunean gaixotasun hau errotik erauzteko oinarriak finkatzeko.

C Hepatitisa

C hepatitisa gaixotasun infekzioso bat da, gibela erasaten du, gibeleko inflamazioa edo hantura da eta C hepatitisaren (CHB) izeneko birus batek eragiten du.

CHB kontaminatutako odolaren kontaktuaren bidez transmititzen da. Gaur egun, infekzio berriak ohiz-kanpokoak dira, xiringak trukatzen dituzten droga-injektoreekin izango lukete zerikusia, nagusiki. Sexu-bidezko transmisioaren arriskua baxua da, baina gerta liteke gizonen artean babesik gabe izandako harreman sexualen bidez transmititzea, baita asepsia behar bezalakoa ez izateagatik egindako tatuajeengatik ere, halaber, pertsonal sanitarioari gagozkiola, istripuz egindako ziztaden bidez ere transmiti daiteke.

Kutsatutako pertsonen % 30 ingururi berez desagertzen zaio, tratamendu beharrik gabe. Gainerako %70engan CHBk gibeleko hantura kronikoa eragiten du (hepatitis kronikoa), sintomarik gabe eboluzionatzen duena, urte askoan.

C hepatitis kronikoaren lehengo tratamendu eraginkorra 2000ko hasierakoa da, Interferon eta ribavirinaz osatua. 2011n lehenengo belaunaldiko antibiralak telaprevir eta boceprevir, eta 2014an bigarren belaunaldiko antibiral berriak simeprevir, sofosbuvir eta daclatasvir. 2015eko apiriletik, ekintza zuzeneko antibiralen asoziazio berriak ditugu: ombitasvir/paritaprevir/ritonavir (Viekirax®), dasabuvir (Exviera®) eta sofosbuvir/ledipasvir (Harvoni®).

3tik 1a 1 2 3
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.